XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Irakurgai lekua argitu - Heldu batek irakurgai leku inguruko kandelak pizten ditu, kontu haundiz, fin-fin.- Pentsatu une batetan: ezagun batek eskutitz bat idazten digu beste probintzia batetatik.
Handik ordu batzuetara telefonoz deitzen digu; bere abots bizia entzuten dugu, berarekin elkarrizketa egiten... Gero telebistako pantailan ikusten dugu.
Bera
- Begira irakurgai lekuko argia.
Leku honek indar berezia hartzen du, beste giro bat.
Presentzia bikaina.
Irakurgaietan Kristo hurbiltzen zaigu bere hitzetan.
4. Hurbiltasuna - Denok kandela inguruan jartzen gara zutik.Hurbilago gaude. Argia. Liburua irekirik. Eta hitz hauek guretzat idatzirik.
Irakurri Jn 16,12-17.Gauza asko dauzkat zuei esateko; baina orain ezin jaso dituzue; egiaren Espiritua datorkeenean, ordea, Berak zuzenduko zaituzte egia osoraino.
Hark ez bait du bere buruz esango ezer; entzuna esango dizue eta etorkizuna adieraziko.
Hark goretsiko nau, niretik hartuko bait du, eta zuei adieraziko dizue.
Aitak duen guztia nire da; horregatik esan dizuet:
Laster ez nauzue ikusiko; baina handik laster ikusiko nauzue berriro; Aitarengana bait noa.
Ikasleetako batzuek hala zioten elkarren artean: - Zer dio, gero,
- Bitartean
- Ondoren, liburura banaka hurbildu, eskua liburu gainean jarri, eta gero bihotz aldera eraman.
Beraz, Jaunaren hitzean Kristo berbera dago, bizi-bizirik, hurbil.
Telefonotik entzuten edo telebista pantailan ikusten den ezagunaren antzera.
Eukaristian, ordea, Kristo beste une batzutan ere ematen zaigu.
- Itzali kandelak . Aulkietara itzuli.
6. Mahaiaren oroimen bihozkorra - Aldare inguruko kandelak biztu.Mahai argitu honek Azken-afaria gogoratzen digu.
Arrats iluntzean egin zuten; erdi-argi, erdi-ilun.
Eukaristia ospatzen dugun bakoitzean, Kristorekin egonaldi bat egiten dugu; Azken-afaria berriztatzen dugu.
Ba al dakizue ze ohiu, ze deialdi egiten zuten aintzinako kristauek Eukaristiarako elkartzen zirenean? Hauxe: